|
Proiektuaren oinarria editatzeko
irizpide komunak finkatzean datza, nahiz eta irizpide horiek kasuz
kasu testuen mota edo kronologia kontutan hartuz moldatu ahal izango
diren.
Argitaratzailearen esku-hartzeak testu
berean sartuko dira metadatuen bidez, XML markaketa lengoaia, TEI (Text Encoding Initiative) estandarra, P5 proposaketa hain zuzen ere,
erabiliz. Proiektu honen garapenean estandar honen ildoen
aplikazioari buruzko hausnarketa sortzea espero dugu baita ere.
Testu tratamenduarekin batera, ikusi
ahal izateko tresna bat sortu da, dokumentu baten bertsio edo
itzulpen ezberdinak konparatzeko; tresna honek testu ezberdinak
erkatu nahi dituen ikerlariaren lana erraztuko du.
|