Hasiera
Proiektua
Testuak
Ikerlanak
Bibliografia
Berriak
Estekak
SAI
FAQ
Hasiera arrow FAQ
FAQ Inprimatu Emaila
  • Zer da Andrés de Poza Portala?
Andrés de Poza Portala bertsio ugari dituzten testuen argitalpenean espezializatutako webgune bat da, eta testu literario europarren itzulpen ezberdinak eta baita notari dokumentuen transmisio prozesuetan sortutako bertsioak ere (euskal-erromantze inguruan batez ere) ezagutzera emango ditu.

  • Zein motatako testuak aurkituko ditut portal honetan?
Bi motatako testuak aurki daitezke portal honetan: itzulpen literarioak eta tradizio testualak, notari-dokumentuei dagokienez bereziki.

  • Testuei buruzko informazioa aurkituko dut portalean?
“Testuetarantz” atalean, dokumentu bakoitzaren buruan eta irizpide editorialetan agertzen den informazioaz gain, portalean erreferentzia bibliografikoak, esteka interesgarriak eta proiektuaren ikerlariek egindako analisien bertsio digitalak egongo dira.

  • Zergatik deitzen da “Andrés de Poza” portala?
Andrés de Poza, XVI. mendeko bizkaitarra, Bilbo hiriari lotuta egoteaz gain, bere garaiko hispaniar eta europar giro kultural eta zientifikoan sartuta baitzegoen; hizkuntzetan eta legetan aditua, bere lan nagusiek hal a erakusten dute: De la antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas eta La Hidrografía.
 
Creative Commons License
© 2008 Andres de Poza