|
Andrés de Poza Portala Deustuko Unibertsitatearen Seminario Alfonso
Irigoien
ikerketa taldearen proiektu bezala jaio da, eta bertsio ugari dituzten
testuen argitalpenean espezializatutako webgune bat izan nahi du, testu
literario europarren itzulpen ezberdinak eta baita notari dokumentuen
transmisio prozesuetan sortutako bertsioak (euskal-erromantze inguruan
batez ere) ezagutzera emanez.
Edukiaren aldetik, gaur egungo kultura eta ikerketa munduen bi
eskakizun erantzuten ditu: hondare dokumetala berreskuratzea eta corpus
bat sortzea, ondorengo helburuetarako materialak jasoz:
- europar interkulturalitatea ezagutzea (harrera literarioaren bidez)
- itzulpengintza edo hizkuntzen irakaskuntza ikertzea
- irakaskuntza aurreko arloetan.
Portalari izena ematen dion bizkaitar famatuak, Andrés de Pozak,
ondarearen sustraien eta erudizio plural eta eleanitz batentzako
irekitasunaren lotura irudikatzen du, bere lanetan ezezik, bere
bizitzaren arlo askotan ere.
Web honen lehenengo diseinu eta aurkezpena DUko Nazioarteko Harremanetako
errektoreordetza eta Ikerketaren Kudeaketa eta Sustapenerako Agentziak
- DEIKERri esker egin ahal izan da.Hobekuntza eta jarraipenarako
finantziaketa beste erakunde batzuei eskatu zaie.
Proiektu honek Bitext enpresaren laguntza du baita ere.
|
|